2018-05-18
Maiatzaren 25ean, ostirala, 11:30ean, Zumaiako Algorri Interpretazio Zentroan (Juan Belmonte Kalea, 21), Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkeak flyschean aurkitu den tamaina handiko iknofosil baten erreplikaren aurkezpena egingo dute.
Ikonofosilak 53 milioi urte ditu eta 1000 metroko sakoneran eratu zen. Higaduraren ondorioz, ikonofosila erortzeko eta galtzeko arriskuan dago; aztarna hauen kontserbazioa eta dibulgazioa du helburu erreplikak.
Ekimen hau Geoparkeen Europako Astearen barruan antolatu da. Maiatzaren 23an hasi eta ekainaren 10era bitartean egingo da, zortzigarren aldiz. Egitarau aberatsa antolatu da, Geoparkearen ondarea ezagutzera eman eta herritarrengan ondarearen kontserbazioaren inguruan kontzientzia pizteko helburuarekin.
Parte hartuko dute:
Debako eta Mutrikuko alkateak, Pedro Bengoetxea eta Jose Angel Lizardi, eta Geoparkeko gerentea, Leire Barriuso, eta zuzendari zientifikoa, Asier Hilario, ere bertan izango dira.
Etortzeko asmoa baduzu, konfirmatu, mesedez: komunikazioa@geoparkea.com