Kolonbiako Zerbitzu Geologikoaren bisita Euskal Kostaldeko Geoparkera

2016-09-06

Kolonbiako Zerbitzu Geologikoko geologo talde baten bisita jaso dugu Geoparkean. Bi egunez, atzo eta gaur, bertako ondare geologikoa, naturala eta kulturalaren interpretaziorako, dibulgaziorako eta balioan jartzeko Geoparkean egin diren ekimenak bertatik bertara ezagutuko dituzte. 

Kolonbiako Zerbitzu Geologikoko hiru kide, IGMEko (Instituto Geológico y Minero de España) zuzendari Angel Garcia Cortesek lagunduta, Geoparkean dira atzo eta gaur.

Bisita honen helburua da Geoparkearen proiektua gertutik ezagutzea eta bertako ondare geologikoaren, naturalaren eta kulturalaren interpretaziorako, dibulgaziorako eta balioan jartzeko Geoparkean egin diren ekimenak ikustea. 

Geoparkea ezagutu ostean, Kolonbiako ordezkaritza Sobrarbeko Geoparkera hurbilduko da, Pirinioetara. 

Geoparkearen egoitzan, Deban, Leire Barriuso Geoparkeko gerentearekin eta Asier Hilario zuzendari zientifikoarekin batera
Kolonbiako Zerbitzu Geologikoaren bisita Euskal Kostaldeko Geoparkera