2016-05-23
Ostiralean zabaldu zen "Itsas hondoen bizilagunak" argazki erakusketa Mutrikuko Zabiel Jauregian. Maiatzaren 29ra arte egongo da ikusgai.
Euskal kostaldean ateratako argazkiez osatutako erakusketa dago ikusgai egunotan Mutrikuko Zabiel Jauregian, Geoparkearen Astearen baitan antolatu den egitarauaren barruan. Bertako itsas hondoen garrantziaz eta babesteko beharraren inguruan Geoparkeko biztanleak sentsibilizatzea du helburu ekimenak.
Bertan hainbat argazkilariren lanak ikus daitezke: Mikel Olaskoaga, Iñaki Alkalde, Ion Sanchez, Oier Azkue eta Bego Larrauri.
Erakusketa Zumaiako “Olarru-Sub” elkartearen eta Elgoibarko “Ur bizi” taldearen laguntzarekin antolatu da.
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara.
Larunbatean, 12:00etatik 14:etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Igandean, 12:00etatik 14:00etara.