Euskal Kostaldeko Geoparkeko irteera gidatuen programa berriz abian

2020-06-16

Euskal Kostaldeko Geoparkeak, bisita gidatuen programari ekin dio eta egunero eskainiko ditu bisita gidatuak, Deba, Zumaia eta Mutrikuko naturaz eta kulturaz gozatzeko.

 

Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkeak  martxoaren 13an eten behar izan zituen irteera gidatuak koronabirusaren krisiak eraginda eta hiru hilabete beranduago berriz ekin dio ekimenari urte osoko programa berreskuratuz. Aste honetatik aurrera, egunero eskainiko ditu irteera gidatuak Deba, Mutriku eta Zumaiako natura eta kulturaz gozatzeko.

Geoparkeak ohiko bisita gidatuak eskainiko ditu: barnealdeko bailara ezkutuak ezagutzeko ibilbideak, kutsu zientifikoagoa duten irteerak edota familiartean egiteko proposamenak. Guztira 17 bisita gidatu desberdin daude aukeran, adituak diren gidarien azalpenekin lagunduta Geoparkea ezagutu eta deskubritzeko, oinez zein itsasontziz.

Bisita gidatuak euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen dira, eta eskaera gehien dutenak ingelesez, frantsesez eta alemanez ere, web gunean deskargatzen diren audio giden bitartez.

Bisita gidatu hauek guztiek Geoparkeak gordetzen duen balio natural, geologiko eta kultural garrantzitsua ezagutaraztea eta gizarteratzea dute helburu. Aurtengo osasun krisi egoera kontuan hartuta, irteera guztiak COVID- 19 protokoloetara egokitu dira, beharrezko segurtasun neurri guztiak bermatzeko.

Horregatik, irteera gidatuen erreserba on line egitea gomendatzen da Geoparkeko hemen nahiz eta hiru turismo bulegoak irekita dauden edozein zalantza argitzeko. Bestalde, proposamen hauek guztiak bisita gidatuen liburuxka berrian daude jasota; liburuxka eskuragarri dago, eskatuz gero, Euskadiko turismo bulego eta hotel nagusienetan.


Euskal Kostaldeko Geoparkeko irteera gidatuen programa berriz abian