2016-05-11
Hitzordua goizeko 11:30ean izango da. Ekintza familiei zuzendua dago eta Ozioko bailaran egingo da.
Euskal Kostadeko Geoparkeak eta Debanaturak elkarrekin antolatuta, hilaren 22an, igandean, txorientzako habia kutxak zintzilikatzeko irteera egingo da Ozioko bailarara. Hitzordua goizeko 11:30ean da, Ozioko parkean, eta ekimena ordu eta erdiz luzatuko da, 13:00a arte.
Hain zuzen ere, duela aste batzuk, Debako Gaztelekuko 14 urteko gazteek egurrezko habia-kutxak eraiki zituzten eta, orain, zuhaitzetan zintzilikatuko dituzte, txoriek babeslekua izan dezaten.
Ekintza familiei zuzendua dago (haurrak heldu baten laguntzarekin joan behar dira) eta ez da beharrezkoa aurrez izena ematea.
(Argazkia: Debanatura)