Gordailura bisita gidatua antolatu du Geoparkeak

2022-05-26

Debatik irtengo da autobusa goizeko 10etan eta bisita euskaraz edo gazteleraz egin daiteke. 

Larunbat goizean, Gordailura, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa, bisita gidatua antolatu dugu. Debatik irtengo da autobusa goizeko 10etan eta bisitak 11etatik 12:30etara iraungo du. Bisitaren ondoren autobusa hartu eta taldea Debara eramango dugu. 

Gordailuan zaintzen dira Gipuzkoako material arkeologikoak eta paleontologikoak, gure lurraldearen historia ezagutzeko balio duten pieza interesgarriak. Indusketetan, prospekzio arkeologikoetan edota ezustean agertutako piezak dira Gordailuan daudenak: lehenengo gizakien aztarnak, adibidez Lezetxikiko humeroa, Ekaingo zein PraileaitzIeko arte higigarri paleolitikoa etab. Bestalde, ikerketa paleontologikoetatik jaso diren aztarnak ere daude bertan: hamaika hartzen aztarnak, hienak, eta Arrikrutzen aurkitutako haitzuloetako lehoia ia osorik.

Bisita euskaraz eta gazteleraz egin daiteke eta parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da formulario honetan edo turismo bulegoetan (943 143 396 / 943 603 378 / 943 192 452).

Gordailura bisita gidatua antolatu du Geoparkeak