2021-06-02
Doako erreserba eskuratzeko honako deskontu kodea sartu behar da erreserba egiterako orduan:
geoparkeaste
Ekainaren 5ean, larunbata, goizeko 11etan, Geoparkeak Karsteko Zaporeak doako bisita gidatua antolatu du 12 lagunentzat.
Txangoan Goienetxe euskal baserri tipikoa bisitatuko dugu eta gazta egiteko prozesua ezagutuko dugu. eta artalde bat ikusiko dugu. Gainera, gaztagintza ezagutu eta gazta dastatzeko aukera egongo da, betiere, indarrean dauden segurtasun neurri guztiak errespetatuz.
Olatz auzoko San Isidro elizan hasten da bisita, bi orduko iraupena izango du eta euskaraz izango da. Erreserbak webgunean egin behar dira eta geoparkeaste deskontu kodea ipini behar da erreserba doan eskuratzeko.