Geoparkeen Sareko XI. Jardunaldi Irekietarako izen-emateak itxita, toki guztiak bete ondoren

2026-09-28

Sareko geoparkeetatik etorritako 30 alkatek eta Geoparkeko ordezkariek bilkura egingo dute, jardunaldien atariko

Urriaren 7tik 8ra Euskal Kostaldeko Geoparkean egingo diren Munduko Geoparkeen Estatuko Sarearen XI. Jardunaldi Irekietarako parte-hartze handia lortu ondoren, izena emateko epea ofizialki itxi dugu. Geoparkearen antolakuntzak biziki eskertzen du jendeak erakutsi duen interes handia, edizio honetarako aurreikusitako bertaratze kupoa aldez aurretik osatzea ahalbidetu baitu.

Behin betiko xehetasunak, hitzaldien ordutegiak eta gaiak eta topaketako ekitaldi guztietarako jarraibideak HEMEN kontsulta daitezke dagoeneko.

Erakundeen bilkura

Jardunaldi Irekien atariko, Espainiako hainbat geoparketik etorritako 30 alkateei ongietorri ekitaldia egingo zaie urriaren 6an, 13:00etan. Debako udaletxean egingo da erakundeen harreran, aurrera begira dituzten erronkei buruz hausnartuko dute geoparkeetako ordezkari politikoek. Mutrikuko alkatea eta Geoparkeko lehendakaria den Ainhize Azpiazuk; Debako eta Zumaiako alkateek, Alazne Txurrukak eta Iñaki Ostolazak; eta Geoparkeko kudeatzaile Leire Barriusok egingo dituzte anfitrioi lanak.

Bilkura honetan, lurralde gisa eta erakundeen ikuspegitik geoparke bakoitzaren barruan aurre egin beharreko erronkei buruz hitz egingo dute, eta, batez ere, Sare gisa dituzten erronkei buruz. Alderdi teorikoenak, berriz, arratsaldean Zumaian egingo den bilera itxian jorratuko dituzte.

Geoparkeen Sareko XI. Jardunaldi Irekietarako izen-emateak itxita, toki guztiak bete ondoren