Geoparkeen Europako Sarearen 35. Koordinazio Batzarra Parisen

2015-04-01

Atzo eta gaur Geoparkeen Europako Sarearen 35. Koordinazio Batzarra egiten ari dira Parisen, UNESCOren egoitzan, eta Euskal Kostaldeko Geoparkea ere bertan da.

 

Euskal Kostaldeko Geoparkeko ordezkaritza bat Parisen da egunotan UNESCOren egoitzan burutzen ari diren Europako Geoparkeen Sareko 35. Koordinazio Batzarrean. Bertaraino hurbildu dira Geoparkeko gerentea, Leire Barriuso, eta Geoparkeko Zuzendari Zientifikoa, Asier Hilario.

Geoparkeen Europako Sarearen Koordinazio Batzarra urtean bi aldiz batzen da Sarearen azken aurrerapausoak aztertu eta kideen arteko jarduera eta programak koordinatzeko.

Gogoratu, Euskal Kostaldeko Geoparkea 2010. urteaz geroztik da Geoparkeen Europako Sareko kide.

Geoparkeen Europako Sarearen 35. Koordinazio Batzarra Parisen