2019-05-27
"Espeleologoa naiz" marrazki lehiaketako sariak banatu zituen Geoparkeak joan den ostiralean, maiatzaren 24a, Zumaiako Oxford aretoan.
Beste urte batez, Zumaiako, Debako eta Mutrikuko 6 eta 12 urte bitarteko gaztetxoek bikain erantzun diote Geoparkearen deialdiari eta, guztira, 762 marrazki aurkeztu dituzte.
Sari nagusia Debako Luzaro ikastetxeko ikasle MARINA ACEÑAk eskuratu du: Pozalaguako kobazulora bisita gidatua eta gau bateko ostatuta, berarentzat eta guraso eta anai-arrebentzat.
Gainerako saridunak, ziklo bakoitzean, ondokoak izan dira:
• LH1 - LH2 kategorian: LOLA BAYO, Zumaiena Ikastetxea, Zumaia.
• LH3 - LH4 kategorian: ENEKO LOPEZ, Samiela Ikastetxea, Mutriku.
• LH5 - LH6 kategorian: ANUK ROMANELLI. Oikiako Eskola, Zumaia.