2023-06-19
Euskal Kostaldeko Geoparkeak bloga estreinatu du, lurralde honetan aurki daitezkeen altxorrei begiratzeko irekitako leiho berri bat.
Bertan, Euskal Kostaldeko Geoparkeari buruzko informazioa, hartaz gozatzeko planak, ezohiko lekuak, tradizio paregabeak, bertako naturari eta geologiari buruzko bitxikeriak eta gehiago aurkituko dituzu; hori guztia, tonu informal eta hurbilago batean eta Geoparkea osatzen duen talde osoak emandako ukitu pertsonalarekin, gainera. Urte hauetan metatu dugun esperientzia eta lurraldearen ezagutza aprobetxatuz, Geoparkearen eta bertako biztanleen egunerokotasunarekin lotutako gaiak jorratuko ditugu blogean.
Badakizu. Hemendik aurrera, hilean artikulu bat argitaratuko dugu euskaraz zein gaztelaniaz. Sartu eta esperientziaz gozatzera animatzen zaitugu. Gonbidapen hau globala da, gure geoparkea bezalaxe. Geoparkea urrun daudenei hurbiltzea espero dugu, eta bertan bizitzeko zortea dutenak harritzen jarraitzea da gure helburua.