2016-10-24
Pauline Doutreluingne komisario belgikarrak komisariatutako "Organismo Bizidunen Agentzia" erakusketak 13 sortzaileren lanak biltzen ditu; Geoparkeak elkarrizketa zientifikoen atalean parte hartu du.
Urriaren 21ean inauguratu zen Tabakaleran "Organismo bizidunen agentzia" erakusketa, Pauline Doutreluingne komisarioak garatutako proiektua eta honako artista hauen lanak hartzen dituena: Anne Duk Hee Jordan, Esther Kokmeijer, Gerard Ortín, Iain Ball, Iratxe Jaio y Klaas van Gorkum, Lara Almarcegui, Maider López, New Mineral Collective, Tere Recarens, Tue Greenfort, El Conde de Torrefiel, Koenraad Van den Driessche eta Nader Koochaki.
Organismo bizidunen agentzia litosferan, atmosferan, biosferan eta hidrosferan presente dauden fenomeno eta ekosistemen arteko elkarreragin eta komunikazioa ardatz duen erakusketa da, baina horietara arte garaikidearen esparrutik hurbiltzen da. Erakusketarako aukeratutako lanek eta artistek ikuspuntu ezberdinetatik heltzen diote gizakiok Lurrean, munduan, uzten ari garen lorratzari.
Erakusketa honek duela urtebete, 2015eko azaroan, egindako egonaldi batean du jatorria. Pauline Doutreluingne-ren proiektua Tabakalerak komisariotza egonaldietarako egindako lehen deialdian hautatu zuen Laurence Rassel, Marta Ponsa eta Inazio Eskuderok osatutako epaimahaiak, 75 proposamenen artean. Ikerlari belgikarra lau astez aritu zen bere proiektua garatzen Tabakaleran. Inguruko artistak ezagutzeko aukera izan zuen baita bere ikerketarako interesgarri suerta zitezkeen proiektu eta lekuak ere, Geoparkeko Flyscha, esaterako.
Erakusketa ikusgai da Tabakaleran otsailaren 5era arte.
www.agencyoflivingorganisms.com
Agency of Living Organisms - euskaraz from Tabakalera on Vimeo.