Geoparkeak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak lankidetza hitzarmena sinatu dute

2017-12-05

Hitzarmenean aurreikusten diren jarduerak Euskadiko 2020rako Geodibertsitate Estrategiaren eta 2030erako Biodibertsitate Estrategiaren barruan kokatzen dira.

Geoparkeak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak lankidetza hitzarmena sinatu dute, legegintzaldian zehar ingurumen-arloko jarduerak egiteko. Eusko Jaurlaritzak, guztira, 280.000 euro bideratuko ditu, 2020ra arte, urtean 70.000 euro, Zumaiako, Debako eta Mutrikuko udalerriek osatzen duten eremuan kontserbazio- eta sustapen-jarduerak bultzatzeko eta garatzeko.

Hitzarmenean aurreikusten diren jarduerak Euskadiko 2020rako Geodibertsitate Estrategiaren eta 2030erako Biodibertsitate Estrategiaren barruan kokatzen dira; besteak beste, geodibertsitatea kontserbatzea eta ondare geologikoaren erabilera jasangarria sustatzea dute helburu, bai eta ekosistema integratuak zaharberritzea eta horien balioa nabarmentzea ere Euskal Kostaldeko Geoparkean.

Geoparkeak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak lankidetza hitzarmena sinatu dute