2018-03-11
Ostiralean, martxoak 16, 10:00etan, Zumaiako Pulpo Elkartean (Erribera, 22) Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkeak 2018ko bisita gidatuen denboraldi berria aurkeztuko du.
Aurtengo berrikuntzen artean, Geoparkeak bisita gidatu berria estreinatuko du, “Enigma bizia” izenburupean. Zumaiako Udalak sustatuta, proposamen berri honen xedea da Geoparkera gerturatzen diren bisitariei euskara eta euskal kulturaren berri ematea, ezagutzera eman beharreko ondarea ere badenez gero. Prentsaurrekoan eskainiko dira zehaztasun guztiak; Kike Amonarriz soziolinguista, bisitaren edukia lantzen ibili den kidea, bertan izango da.
Bertan izango dira: