Geoparkeak aurtengo bigarren informazio-buletina argitaratu du

2017-12-19

Sei hilean behin argitaratzen da paperean GEOPARKEA informazio-buletina eta Debako, Mutrikuko eta Zumaiako etxeetan banatzen da.

Euskal Kostaldeko Geoparkeak urtean bi aldiz argitaratzen duen argitalpenaren 11. alea kalean da. Abenduko ale honetan azken hilabeteotako jarduera eta albiste nagusienak jaso ditugu: Euskadiko III. Geodibertsitate Jardunaldiak, Eusko Jaurlaritzarekin sinatu dugun hitzarmen berria, Azoreetan egin den Europako Geoparkeen 14. biltzarra edota 2018an Geoparkeak pasa beharko duen ebaluazioa, Geoparke izendapenari beste lau urtez eusten dion erabakitzeko. 

Elkarrizketaren tartean, berriz, Luis Carcavilla geologoarekin hitz egin dugu. IGMEko Ondare Geologikoa Ataleko ikertzailea, geokontserbazioaren arloan mundu mailako erreferenteetako bat da. Geodibertsitate Jardunaldietan parte hartu duen hizlarietako bat izan da bera, ondare geologikoaren eta geoturismoaren gaiari helduz.

Geoparkearen berripapera etxez-etxe banatzen da doan Debako, Mutrikuko eta Zumaiako etxeetan, Geoparkea osatzen duten hiru herrietan, hain zuzen.

 

  • Geoparkeari buruzko xehetasunik ez galtzeko, harpidetu gure newsletterrera HEMEN.
Geoparkeak aurtengo bigarren informazio-buletina argitaratu du