2015-03-27
Martxoan zehar hainbat saio egin ostean, asteazkenean, hilak 25, egin zen Ondareari buruzko azken mahai-ingurua Segoviako Udaleko Turismo Arloak antolatuta.
Mahai-inguruak Ondare Naturala izan zuen ardatz eta Guillermo Herrero kazetari eta arkeologoak moderatuta, bertan parte hartu zuten hizlariak izan ziren: Juana Vegas Salamanca, Espainiako Geologia eta Meatzaritzako Institutuko ikertzailea; Juan Carlos Dueñas Cardiel, Ingurumen Hezkuntzako Zentro Nazionalaren Zuzendaria (CENEAM); María del Mar García Martín, ingurumen-biologoa; eta, Asier Hilario Orus, Euskal Kostaldeko Geoparkeko eta Deba-Zumaia Biotopoko Zuzendari Zientifikoa.
'6X5 Conversaciones sobre el Patrimonio' izenburupeko programa Segoviako Udaleko Turismo Arloak antolatu du hiria UNESCOren Munduko Ondarearen zerrendan sartu zela 30 urte bete direla osapatzeko.