Geoparkeak %50eko deskontua eskainiko du larunbatean “Nautilus, flyscheko fosilak” bisita gidatuan

2016-10-26

Aurtengo azken bisita gidatua izango da Mutrikuko Nautilus Ikasgune Geologikoa ezagutu eta bertan dagoen fosilen biduma bikainaz gozatzeko. 

Larunbat honetan, hilak 29, Euskal Kostaldeko Geoparkeak Mutrikuko Nautilus Ikasgune Geologikoa ezagutzeko aurtengo azken bisita gidatua eskainiko du, “Nautilus, flysheko fosilak” izenburupean, eta %50eko deskontua egingo zaie bisitariei erreserba egiterakoan. 

Bisitariak Mutrikuko Nautilus Ikasgune Geologikoa ezagutuko du eta bertan dagoen fosil biduma bikainaz gozatu ahal izango du; ondoren, itsasontzian ibilaldia egingo du Saturrango hondartza ederrera, Geoparkeko kostaldean ageri den flysch beltza ikusteko. Irteera gidatua 16:00etan hasi eta 18:15ean amaituko da. 

Promozio honetaz baliatzeko “Nautilus16” deskontu kodea erabili beharko da erreserba egiterakoan, geoparkea.com webgunearen bitartez zein Mutrikuko Turismo Bulegoan. 

Geoparkeak %50eko deskontua eskainiko du larunbatean “Nautilus, flyscheko fosilak” bisita gidatuan