2015-04-17
Kantabriako Unibertsitatea (UC) aste honetan "Ondare geologikoa eta paisaia: inbentarioa, babesa, balorazioa eta garapen jasangarrirako erabilera" ikastaroa ari da burutzen, unibertsitatearen udako ikastaroen baitan, eta bertan irakasle gisa parte hartzen ari da Asier Hilario, Geoparkeko Zuzendari Zientifikoa.
Ikastaroa Litoraleko Interpretazio Zentroan ari dira egiten, Marucan, eta hainbat adituren hitzaldiak entzuteko aukera dago bertan, besteak beste, Jose Brilha, ProGEOko presidentea, Enrique Díaz, IGMEko ikertzailea, eta Antonio Cendrero, Kantabriako Unibertsitatekoa.