2022-03-07
Geologiaren Olinpiadak DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleengan zientzia honen ezagutza zabaltzea du helburu, geologiaren aplikazioak gaur egun duen eta etorkizunean izan dezakeen eraginaz ohartu daitezen.
Euskal Kostaldeko Geoparkeak konpromiso sendoa du hezkuntzarekin eta zientziaren dibulgazioarekin. Aurreko urteetan bezalaxe, aurten ere Geoparkeak EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak antolatzen duen Euskal Herriko Geologiako XVI. Olinpiadan parte hartu du.
Geologiaren Olinpiada honekin DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleengan zientzia honen ezagutza zabaldu nahi da, bere aplikazioak gaur egun duten eta etorkizunean izan dezakeen eraginaz ohartu daitezen.
Geoparkeak Olinpiada irabazten duen ikasleei Euskal Kostaldeko Geoparkeko flyscha deskubritzeko itsasontziz bisita gidatua egiteko aukera eskaintzen die.
Informazio gehiago: Euskal Herriko Geologiako XIV. Olinpiadak - EHU