Geoparkea Euskal Herriko Geologiako XI. Olinpiadaren laguntzaile

2019-03-03

Geologiaren Olinpiadak Batxilergoko ikasleengan zientzia honen ezagutza zabaltzea du helburu, geologiaren aplikazioak gaur egun duen eta etorkizunean izan dezakeen eraginaz ohartu daitezen.

Euskal Kostaldeko Geoparkeak konpromiso sendoa du hekuntzarekin eta zientziaren dibulgazioarekin. Aurreko urteetan bezalaxe, aurten ere Geoparkeak EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak antolatzen duen Euskal Herriko Geologiako XI. Olinpiadan parte hartu du.

Geologiaren Olinpiada honekin Batxilergoko ikasleengan zientzia honen ezagutza zabaldu nahi da, bere aplikazioak gaur egun duten eta etorkizunean izan dezakeen eraginaz ohartu daitezen.

Geoparkeak lehen 3 ikasle irabazleei Euskal Kostaldeko Geoparkeko flyscha deskubritzeko itsasontziz bisita gidatua egiteko aukera eskaintzen die.

Geoparkea Euskal Herriko Geologiako XI. Olinpiadaren laguntzaile