2023-10-27
Espainiako 16 Unesco Geoparketako 40 ordezkari inguru hiru egunez bildu dira Montañas do Courel Geoparkean (Lugo, Galizia), Geoparkeen Espainiako Foroaren urteroko topaketa egiteko. Zer zapore dute UNESCOren Munduko Geoparkeek Espainian? izenburupean egin den bilkuran, foroko parte-hartzaileek lurralde horietan ekoizten eta merkaturatzen diren nekazaritzako elikagaien inguruko esperientziak partekatu dituzte, besteak beste.
Asteazkenean hasi eta ostirala bitartean, Espainiako Geoparkeen Foroaren VIII. Jardunaldi Irekietako parte-hartzaileek bisitak egin dituzte Montañas do Courel Geoparkeko 14 leku interesgarritara, eta lan-bilerak egin dituzte aurten egindako lanaren balantzea egiteko eta 2024an egin beharreko jardueren plangintza osatzeko.
"Paisaia gastronomikoak", "Nekazaritzako elikagaien ikerketa, koordinazioa eta zerbitzuak" eta "Nekazaritzako elikagaien sustapena eta hedapena" izan dira Quirogako Kultur Etxean ospatu diren mahai-inguruetan jorratutako gaiak. Leire Barriuso Geoparkearen gerenteak azken mahai-inguru honetan parte hartu zuen Euskal Kostaldeko Geoparkearen Geogourmet otarra ezagutaraziz. Geogourmet sorta Geogarapenek merkaturatzen duen bertako ekoizleen produktu gastronomikoen aukeraketa da.