2022-04-20
Apirilaren 13tik 17ra ospatu den Bilboko Basque Fest jaialdian parte hartu du Geoparkeak.
Beste urte batez, Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkea Basque Fest jaialdian izan da; apirilaren 13tik 17ra egin da jaialdia Bizkaiko hiriburuan.
Geoparkeak stand bat izan du “Gourmet Txokoa” deritzon espazioan, Bilboko Areatzan bertan jarri den karpa handian. Geoparkearekin batera, Euskadiko beste eskualde eta turismo-helmuga batzuk ere bertan izan dira euren eskaintza ezagutarazteko.
Euskal Kostaldeko Geoparkeak Debako, Mutrikuko eta Zumaiako erakargarri turistikoak emango ditu ezagutzera eta urte osoan eskaintzen dituen esperientzia eta bisita gidatuen berri ere emango du: flyscha uretatik ikusteko itsas-ibilaldiak, barnealdeko bailara ezkutuak ezagutzeko ibilbideak, familiartean egiteko proposamenak… Denera, 15 bisita gidatu desberdin daude aukeran Geoparkea ezagutu eta deskubritzeko, hala nola, norbere kabuz egiteko moduko ibilbide geologikoak.
Gainera, Basque Fest jaialdiaren baitan, Geoparkeak bisita gidatuak zozkatu ditu bere standera hurbiltzen diren bisitarien artean. Hain zuzen ere, Geoparkeko edozein bisita gidatu egiteko sarrera bikoitzak zozkatu dira, 2022an erabili ahal izateko. Halaber, tokiko produktuez osatutako Geogourmet otarrak eskuratzeko aukera ere izan da.
Geoparkeak, bere ondare geologiko, natural eta kultural aparta ezagutzera emateko asmoz, eta, aldi berean, balio horien guztien kontserbazioa sustatu nahian, bisita gidatu aukera zabala eta anitza prestatu du auren ere. Bisita gidatuen gaineko informazio osoa eta ordutegiak hemen kontsulta daitezke.