Geologia olerkari, miope eta despistatuentzat: Geologiak ere badu bere Fisika

2019-11-21

 Jardunaldiak Bizkaia Aretoko Baroja auditorioan ospatuko dira, azaroaren 27 eta 28an.

“Geologia olerkari, miope eta despistatuentzat: Geologiak ere badu bere Fisika”, geologiaren inguruko jardunaldien bigarren edizioa da. Jardunaldi hauek Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Hidro-Ingurumen Prozesuen ikerketa taldeko (HGI) zenbait irakasle eta ikerlarik antolatu dituzte, Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak eta Euskal Kostaldeko Geoparkearen laguntzaz.

Aurtengo edizioko hitzaldietan geologia eta fisika zientziak estuki erlazionatuta daudela azalduko digute gonbidatutako hizlariek. Hauek, geologo, ikerlari eta espezialistak, gerturatzen den entzulegoari geologiako hainbat prozesuen baitan dagoen fisika azalduko diote, baita honek Lurraren azalean, eta beraz arroketan, uzten duen inpronta: Lurraren orbitaren aldaketek eragindakoak, eremu magnetikoen aldaketak, grabitatea, etab. Modu berean, funts fisikoa duten teknikak hondo ozeanikoen esplorazioan edota fosil edo arkeologia aztarnategiak datatzeko erabiltzen diren tekniken nondik norakoak erakutsiko dituzte. Gainera, lurrikaren inguruko filmeak betaurreko geologikoekin begiratuko ditugu, bertan dauden egi eta gezur zientifikoak identifikatzeko. 

 

Informazio guztia hemen

Geologia olerkari, miope eta despistatuentzat: Geologiak ere badu bere Fisika