Gaztemultiabentura Deban

2011-07-20

Debanaturak, Kukulak enpresarekin elkarlanean, uztailaren 18tik 30ra, 14-16 urte bitarteko gazteentzat 3 eguneko multiabentura ekintzaz beteriko egitaraua prestatu du. 

Plan polita eta bereiztagarri antolatu dute gazteak ongi pasatu dezaten Deban goizetan.

Debako inguruak ezagutzeaz gain, naturan kirol ezberdinak egiteko aukera izango dute, 3 eguneko abenturaz beteriko egitarau batetaz gozatuz. Horrela, Debako eta eskualdeko gazteek udako oporraldietan Geoparkeko naturaz eta paisaiaz gozatzeko, abentura kirola aire librean egiteko eta lagunen artean ondo pasa dezaten, Trekking bat Geoparkea ezagutzeko, zeharkaldia Kayak-kin Deba ibaian, uztai jaurtiketa, espeleabentura eta rappel-a egiteko aukera ezinhobeagoa izango dute. 

Inforrmazio gehiago nahi izan ezkero Debanaturara jo daiteke 695 783 656 zenbakira deituz edo posta elektronikoz (debanatura@hotmail.com).

None
Gaztemultiabentura Deban