2017-01-03
2017. urtea Garapenerako Turismo Jasangarriaren Nazioarteko Urte izendatu du Nazio Batuen Erakundeak eta Europako UNESCO Geoparkeen Sareak bat egin du ekimenarekin, Geoparkeak helmuga turistiko jansangarri gisa sustatu asmoz.
Nazio Batuen Erakundeak 2017. urtea Garapenerako Turismo Jasangarriaren Nazioarteko Urte izendatzea erabaki du, jarduera ekonomiko hau erantzukizunez bultzatzearen garrantziaz kontzientzia sortu eta sektore turistiko jasangarriago bat sustatze aldera.
Hala, Europako UNESCO Geoparkeen Sareak bat egin du aldarrikapen horrekin, eta nazioarte mailako ekimen honen kolaboratzaile ofiziala eta zilarrezko babeslea izango da, geoparkeen eredua ikusgarri egin eta hauek bultzatzen duten turismo jasangarria garapenerako tresna gisa sustatzeko helburuarekin.
#IY2017 ekimenak turismoaren eginkizuna azpimarratuko du giltzarri diren bost eremu hauetan:
Nazioarteko Urtearen irekiera ekitaldia Fiturren, Madrilgo Nazioarteko Turismo Ferian, egingo da datorren urtarrilaren 18an.
Hemen ikus dezakezu EGNk egin berri duen bideoa 2017ko Garapenerako Turismo Jasangarriaren Nazioarteko Urtearen harira: