2017-05-05
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren NBE Beka programaren baitan, UNESCO Etxeak hautaketa prozesua abiatuko du laster UNESCOk Afrikan, Asian eta Latinoamerikan dituen bulegoetan lan egiteko.
EAEn 2016ko urtarrilaren 1a baino urte bete lehenagotik, gutxienez erroldatuta dauden gazteei.
Urte bat, luzagarria bitara. 2017ko amaiera baino lehen lanean hasi beharko da.
Urte bakoitzeko 18.000 euro.
UNESCOren lan esparruak: hezkuntza, gizarte-zientziak, natura-zientziak, kultura eta komunikazioa eta informazioa.
Afrika, Asia eta Latinoamerikako herri desberdineko bulegoak .
Seinalatutako baldintzak betetzeaz gain, UNESCO bulegoetatik eskatutako profil profesionaleei egokitutako profil profesionala eta akademikoa daukaten kandidatuek hautapen-prozesuan parte hartuko dute.
Hautapen-prozesua osatuta egongo da elkarrizketa pertsonalaz eta hizkuntza-proba batez.
UNESCO Etxeak aurreaukeratutako kandidatu bakoitzarentzako proiektu bat garatuko du eta Garapenerako Euskal Agentziak barematuko ditu proiektu hauek 22/2007 Dekretuan agertzen diren irizpideen arabera.
Hautatutako perstonen behin betiko zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratuko da.
Beka eskatu nahi baduzu, bidali CVa argazkiarekin “BEKAK” erreferentzia aipatuz:
Epemuga: 2017ko maiatzaren 14a
* Web gunean: UNESCO Bekak
* edo UNESCO Etxean:
Tfnoa. 94 427 64 32