Flysch organo jaialdia 2017

2017-06-29

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez, Geoparkeko hiru herrietan, Mutrikun, Deban eta Zumaian, eta Getarian emanaldiak egingo dira.

Egitaraua:

MUTRIKU, 17/07/01, 20:00. Eunate XXI bikotea: Ana B. García Donstiako Santa Maria basilikako organojole titularkidea eta Josetxo Goia-Aribe, nazioarteko ospea duen saxofoijole nafarra. Ehundaka urtez iraun duten Pirinio mendebaldekoeneko melodia eta espresio herrikoiz osatutako errezitala eskainiko dute

GETARIA, 17/07/08, 20:30 Pablo Gutiérrez teklistak The Gospel Wave Choir-i lagunduko dio eta gospel tradizioko errepertorioa eskainiko dute, estilo afroamerikar guztizkoan.

DEBA, 17/07/15, 20:00. Monica Melcova organojole eslobakiar handiak barrokoko piezak jo eta interpretatuko ditu Félix Anaut, nazioarteko ospedun margolariaren obrari musika jartzeko. Honen obra, barroko berantiarrean inspiratua, aldarean jarriko den pantaila handi batean proiektatuko da musika ari den bitartean.

DEBA, 17/07/23, 20:00. Soinu bikote handia. Santiago Banda organojole zumaiarrak eta Enrique Abelló orkestra nagusiek deitu ohi duten tronpetajole palentziarrak osatuko dute bikoteetan bikotea, organoa eta tronpeta.

ZUMAIA, 17/07/31, 20:00. Organo eklektikoa. Madrideko Almudena katedraleko organojoleak errezitala eskainiko du Debako G. Grenzing organoaren soinu baliabideak esploratuz XVIII. Mendetik XX.ra bitarteko programarekin.

 

(Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia)
Flysch organo jaialdia 2017