Familientzako fosilen tailerra antolatu du Geoparkeak larunbat arratsaldean Mutrikun

2022-05-24

Geologia tailerra 16:30ean hasiko da eta Mutrikuko Nautilus Ikerketa eta Didaktika gelan egingo da. 

Europako Geoparkeen Astearen baitan, larunbat arratsaldean, Mutrikuko Nautilus Ikerketa eta Didaktika gelan (hemen), familientzako fosilen tailerra antolatu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Arratsaldez izango da, 16:30ean hasiko da eta 18:00etan bukatzea aurreikusten da.  

Jarduera honen helburua da Nautilus Gela Didaktikoan Mutrikuko flysch beltzean aurkitutako fosil erraldoien bilduma ezagutzea. Horretarako, familiek geologia tailer dibertigarri batean parte hartuko dute eta eskuz egingo duten amonite bat eramango dute etxera. 4 eta 12 urte bitarteko umeentzat da egokia jarduera hau. 

25 lagunentzako tokia dago jarduera honetan eta aurrez izena ematea beharrezkoa da formulario honetan edo turismo bulegoetan (943 143 396 / 943 603 378 / 943 192 452).

Familientzako fosilen tailerra antolatu du Geoparkeak larunbat arratsaldean Mutrikun