2021-06-14
Deban egin zitzaien harrera eta Geoparkearen aurkezpena, eta gero, Santa Katalina eta Algorri bisitatu zituzten eta itsas-ibilaldi batekin amaitu zuten bisita, flyscheko itsaslabarrak ikusiz.
Euskal Kostaldeko Geoparkea bisitatu zuten pasa den ostiralean, hilak 11, Javier Hurtadok, Eusko Jaurlaritzako Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa departamentuko zuzendariak; Goyo Zurrok, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak, eta Daniel Solanak, BasqueTourreko zuzendariak. Beraiekin egon dira Leire Barriuso, Geoparkeko Kudeatzailea eta Asier Hilario, Geoparkeko Zuzendari Zientifikoa.
Horrez gain, Deba, Mutriku zein Zumaiako alkateek ere hartu dute parte bisitan eta aurkezpenean egon dira Urola Kostako eta Debabarreneko turismo arloko hainbat ordezkari.
Debako Udalean egin da Geoparkearen aurkezpena eta jarraian, Santa Katalina ermita ikustera abiatu dira; ondoren, Algorrira gerturatu dira eta itsasontzian eman diote amaiera bisitari.
Bisitaren helburua Geoparkea ezagutzea izan da, izan ere, “lurraren memoria ulertzea funtsezkoa da etorkizuneko erronkei aurre egiteko” azpimarratu du Asier Hilariok. “Geoparkeak balioan jartzen du gure lurraldeko ondare natural, geologiko eta kulturala eta guztion lana da ezagutaraztera ematea" gehitu du Leire Barriusok.