Euskal Kostaldeko Geoparkearen interpretazio gune berria Lasturren

2016-05-30

Geoparkeak interpretazio gune berria du, Lasturko bailarari eta Karstaren munduari eskainia.

Interpretazio gune berri honen inaugurazioarekin, Geoparkeak amaiera borobila eman dio Europako Geoparkeen Astearen seigarren edizioari.

Lasturko aterpetxean kokatua, espazio edo gune berri honek Geoparkearen bihotzean dagoen Lasturko haran ezkutua hobeto ezagutzeko aukera eskainiko digu, bertako kultura, historia eta geologia. Baserriak, haitzuloak, ura, kareharria eta zezenak dira bertako protagonista handiak.

Testu, argazki eta ilustrazioen bitartez, Lasturko historia eta tradizioak, harriarekiko duen lotura estua, Karstaren mundua eta ezaugarri geologiko bereziak edota bertako bizimodu eta ohiturak deskubritzeko aukera izango du bisitariak. Informazio hau guztia euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez dago.

Halaber, bisitariak Karst, Geoparkearen altxor ezkutuak ikusentzunezkoa ikusteko aukera izango du, Geoparkearen barrualdeko munduaren konplexutasuna erakusten duen lan iradokitzailea.

 

 

Euskal Kostaldeko Geoparkearen interpretazio gune berria Lasturren