Euskal Kostaldeko Geoparkeak Euskal Herriko Geologiako XV. Olinpiadari bultzada eman dio

2023-03-06

Geologiaren ezagutza DBH 4. mailako ikasleengan zabaltzea du helburu lehiaketak

Urteroko hitzordua iritsi da eta EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak antolatzen duen Euskal Herriko Geologiako XV. Olinpiadarekin duen konpromisoa berretsi du Euskal Kostaldeko Geoparkeak. DBH 4. mailako Batxilergoko ikasleak geologiaren ezagutzara hurbildu eta bere aplikazioak etorkizunean izan dezakeen eraginaz jabetu daitezen antolatzen da ekimena urtero.

Oier Flores eta Danel Totorikaguena durangarrak (Fray Juan de Zumarraga BHI) eta June Garmendia eta Miren Salaberria azkoitiarrak (Azkoitia BHI) izan dira aurtengo Geolinpiadako irabazleak. Diplomarekin batera, Olinpiadako fase nazionalera joateko aukera irabazi dute txapeldunek. Gainera, Euskal Kostaldeko Geoparkeak Flyscha oinez eta itsasontziz ezagutzeko bisita gidatua oparitzen die irabazleei

 

Informazio gehiago: Euskal Herriko Geologiako XV. Olinpiadak - UPV/EHU

 

 

 

Euskal Kostaldeko Geoparkeak Euskal Herriko Geologiako XV. Olinpiadari bultzada eman dio