Euskal Kostaldeko Geoparkea izango da XXXVI. Paleontologia jardunaldien antolatzailea

2020-02-21

Dagoeneko eskura dago XXXVI. Paleontologia jardunaldien inguruko lehenengo zirkularra. Biltzar hau Euskal Kostaldeko Geoparkean egingo da 2020ko urriaren 14tik 17ra.

2019an Bazan (Granada) ospaturiko Espainiako Paleontologia Elkarteko (EPE) XXXV. Jardunaldietan adostu bezala, aurten,  Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatuko ditu EPE eta  Euskal Herriko Unibertsitateko Estratografia eta Paleontologia sailarekin elkarlanean XXXVI. Paleontologia jardunaldiak.

Jardunaldiek “Paleontologia bildumak: geokontserbazioa eta gizarteratzea” izenburua izango dute eta Zumaian egingo dira, 2020ko urriaren14tik 17ra.

Lehenengo zirkular honek, ekitaldiko informazio orokorra jasotzen du, hala nola, egutegia eta programa edota aurkeztu beharreko lanen oinarriak.

Informazio gehiago: 

  • Jardunaldiko informazio gehiago hemen.
  • Deskargatu lehenengo zirkularra hemen
Euskal Kostaldeko Geoparkea izango da XXXVI. Paleontologia jardunaldien antolatzailea