2017-09-27
Gorde datak zure agendan. Informazio gehiago eta izen-ematea hurrengo egunetan.
Euskadiko Geodibertsitateari buruzko III. Jardunaldiak antolatuko ditu azaroaren 22tik 24ra Euskal Kostaldeko UNESCOren Geoparkeak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailarekin elkarlanean. Aurreko edizioa 2012. urtean egin zen, Bilbon.
Geodibertsitatean interesa duten eragile ezberdinen arteko topaketa izan nahi du ekimenak eta geodibertsitatearen alorrean diharduten EAEko erakunde publiko zein pribatuek orain arte egindako lanak ezagutzera eman nahi ditu. Lehenengo bi egunetan hitzaldiak eta lan-mahaiak egingo dira topaketaren gai nagusiei buruzko eztabaida eta gogoeta pizteko. Hirugarren egunean Euskal Kostaldeko Geoparkeko interesgune geologiko nagusienak ezagutzeko irteera egingo dute parte-hartzaileek, Deban, Mutrikun eta Zumaian.