2026-05-15
Maiatzaren 22an hasi eta 31ra bitartean, ekimen ugari antolatu du Geoparkeak EHUko Kultura Zientifikoko Katedrarekin elkarlanean
Urteroko hitzordua iritsi da eta Europako Geoparkeen Astea ospatzen hasiko gara laster Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkean. Maiatzaren 22an hasi eta 31ra bitartean egingo da EGNWeek delakoa. Geurean ospatzeaz gain, ekimena aldi berean garatuko da gaur egun Europako 28 herrialdetan dauden 113 geoparketan. Tokian tokiko ondare geologiko eta natural aberatsa ezagutzera ematea eta herritarrengan balio hauen kontserbazioaren inguruan kontzientzia piztea dira ekimenaren helburu nagusiak.
Euskal Kostaldeko Geoparkeak hamar egun hartuko dituen egitarau zabala antolatu du 2026eko asterako. Ohi bezala, prestatu diren ekimen guztiak doakoak izango dira. Hala ere, bisita eta tailer horietako batzuetan aurrez izena eman beharko da kode-sistema bat erabilita edota formularioak beteta.
Honakoa da aurten prestatu dugun EGITARAUA
