2020-11-19
Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkea (Deba, Mutriku eta Zumaia) mundu mailan ezaguna eta aintzatetsitako lurraldea da, baina bertan bizi eta lan egiten dugun askok oraindik ez dugu harreman zuzenik aurkitu.
Bizitzen ari garen urte berezi honek agerian utzi du beharrezkoa dela hurbilekoari lotzea, naturguneekiko harremana eta inguratzen gaituen inguruneaz kontziente izatea.
Zurea bezalako jarduera ekonomikoen edo enpresen eta kokatuta dauden lurraldearen arteko harremana estutu nahi dugu. Euskal Kostaldeko Geoparkea hobeto ezagutu nahi duzu? Geoparkean zein paper jokatzen duzun jakin nahi duzu? Badakigu garai zailak direla, baina ingurua beste begirada batekin ikusteko garaia ere izan daiteke, oso urrun joan gabe.
Deban, Mutrikun eta Zumaian dauden enpresei zuzendutako informazio-saio birtual batean parte hartzera gonbidatzen zaitugu datorren azaroak 27an (9:30-10:30). Industria-enpresen eta Geoparkearen arteko lankidetza-proiektuak ezagutuko ditugu, eta, gainera, beste ideia batzuk ematen saiatuko gara, adibide gisa.
Azaroaren 27an, 9:30etik 10:30era. Saioa nagusiki gaztelaniaz eginen da, baina bakoitzak gaztelaniaz edo euskaraz parte hartu ahal izango du.
1. Geoparkearen aurkezpen laburra. Nor garen eta zer egiten dugun (10 min)
2. Enpresaren lankidetza-adibideak – Geoparkea