Ekoturismoari buruzko I. Kongresuan izan gara, Daimielen

2016-11-25

Euskal Kostaldeko Geoparkeak Ekoturismoari buruzko I. Kongresuan parte hartu du, Daimiel herrian (Ciudad Real). 

Hiru egunez, azaroaren 22tik 24ra, Daimiel herriak Ekoturismoari buruzko I. Kongresua hartu du eta Euskal Kostaldeko Geoparkea bertan izan da.

Euskal Kostaldeko Unesco Geoparkeko gerente Leire Barriusok hartu du parte topaketan. Bertan espazio naturaletako zein arlo turistikoan diharduten profesionalen artean ekoturismoaren kudeaketarako tresna egokienak zeintzuk diren eztabaidatu dute. Halaber, Iker Urcelay Turismoaren Euskal Agentziako teknikariak (Basquetour) aurkezpena egin du Euskadiko ekoturismo eskaintza azalduz, Urdaibai eta Geoparkea ardatz hartuta. 

Ekoturismoari buruzko I. Kongresuan izan gara, Daimielen