Deba eta Zumaia arteko ibilaldia eta itsas irteera martxoaren 31an

2019-03-27

Bisita gidatuen denboraldiari hasiera emateko, doako ibilaldia eta itsas irteera egingo dira Euskal Kostaldeko Geoparkean.

 

Euskal Kostaldeko Geoparkeak martxoaren 31an, igandea, ibilaldia antolatu du 2019ko bisita gidatuen denboraldiari hasiera emateko.

Goizeko 09:45ean Debako tren geltokian elkartuko gara eta Debatik Zumaiararteko GR-121 ibilbidea egingo dugu oinez. 14 kilometroko ibilbidea da eta 4 ordu inguruan egiten da.

Arratsaldean, 15:30ean, Zumaian itsasontzia hartu eta Debara itzuliko gara itsasoz, flyscharen edertasunaz gozatzeko, gidari baten azalpenekin (euskaraz): 50 milioi urteko historia oparoaren gordailuak, 100 metroko altuera dituzten lur-jausi handiak, itsasarte ezkutuak eta Europako marearteko zabalgune handienetako bat ezagutzeko aukera izango dugu.

Doako ekintza izango da. Norberak bere bazkaria eraman beharko du bidean bazkaltzeko eta oinetako egokiak eta ura eramatea gomendatzen dugu.

Aurrez izena ematea beharrezkoa da. Horretarako, idatzi geoparkea@geoparkea.com posta elektronikora edo deitu 943 19 24 52 telefono zenbakira, izen-abizenak, emaila eta telefonoa emanez. Plaza mugatuak dira; konfirmazioa jaso arte itxaron parte hartzea ziurtatzeko.

 

Deba eta Zumaia arteko ibilaldia eta itsas irteera martxoaren 31an