2020-10-23
Eusko Jaurlaritzak atzo iragarritako neurri eta aholkuekin bat eginez, Geogarapenek, Euskal Kostaldeko Geoparkearen kudeaketarako Elkarteak, irteera gidatu geoturistikoen programa bertan behera uztea erabaki du.
Eusko Jaurlaritzak zona gorrietan edo metatutako intzidentzia tasa altua duten 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietan «neurri gehigarriak» ezarri ditu datozen hamalau egunetarako. Euskal Kostaldeko Geoparkea osatzen duten hiru herrietako bi, Deba eta Zumaia, talde horretan daude.
Beraz, urriaren 24tik, larunbata, eta azaroaren 4a arte, Eusko Jaurlaritzaren gomendioak jarraituz, Geoparkeak bere bisita gidatuak bertan behera uztea erabaki du.
Salbuespen gisa, Mutrikuren kasuan, zona gorrian ez dagoenez, biharko bisitek aurrera jarraituko dute sei laguneko aforoarekin.
Gaur egun, hiru turismo bulegoak irekita daude eta aurrez aurreko arreta zein telefonikoa eskaintzen dute. Beraz, edozein zalantza izanez gero, deitu hurrengo telefonoetara: