Geoparkeak BIOTOP izeneko biodibertsitate topaketa antolatu du igandean Mutrikuko Olatz auzoan

2021-11-09

Arno mendikateko pinudien eta artadien onddoen biodibertsitatea ezagutuko dugu. 

Euskal Kostaldeko Geoparkeak BIOTOP izeneko biodibertsitate topaketa antolatu du Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin datorren igandean, hilak 14. Jarduerak Olatz auzoko San Isidro Ermita ondoko aparkalekua izango du abiapuntu. 

BIOTOP topaketa edonori dago zuzendua, doakoa da eta Geoparkeko biodibertsitatea ezagutzea du helburu. Aranzadi Zientzia Elkarteko adituen laguntzarekin Arno mendikateko pinudien eta artadien onddoen biodibertsitatea ezagutuko dugu. Jarduera goizeko 10etan hasiko ta eta 13ak arte iraungo du.

Ekimena doakoa da, gazteleraz egingo da eta parte hartzeko izena eman behar da formulario honetan: labur.eus/onddoak2021.

Animatu zaitez!


 Cortinarius aleuriosmus, Bisporella citrina, Hygrophorus russula eta Aleuria aurantia 
Geoparkeak BIOTOP izeneko biodibertsitate topaketa antolatu du igandean Mutrikuko Olatz auzoan