2021-06-15
Santiago hondartzako sarrera nagusia izango du abiapuntu jarduerak eta lau txanda egongo dira aukeran.
Euskal Kostaldeko Geoparkeak BIOTOP izeneko biodibertsitate topaketa antolatu du Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin datorren igandean, hilak 20an. Jarduerak Zumaiako Santiago hondartzako sarrera nagusia izango du abiapuntu eta lau txanda egongo dira aukeran.
BIOTOP topaketa edonori dago zuzendua, doakoa da eta Geoparkeko biodibertsitatea ezagutzea du helburu, kasu honetan, bertako hegaztiak eta landareak. Edukiz gero, prismatikoak eramatea gomendatzen dugu.
Igandeko goizean zehar hainbat irteera egingo dira. Talde bakoitzak Aranzadi Zientzia Elkarteko adituen laguntzarekin multzo taxonomiko zehatz bat ikustera joango da. Gehien interesatzen zaizun taldea aukera dezakezu edo batean baino gehiagotan parte hartu.
Irteeren ordutegiak:
Ekimena irekia da, baina parte hartzeko izena eman behar da labur.eus/biotop2021 formularioan edo Zumaiako Turismo Bulegoan 943 14 33 96 telefonora deituz. Plazak mugatuak dira eta taldeak 10 parte-hartzaile izango ditu gehienez. Animatu!