BIDEOA | Nola egin da iknofosilaren erreplika?

2018-05-27

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Geoparkeak flyschean aurkitu den eta kalitate handiko 50 arrasto baino gehiago dituen aztarna fosil ikusgarri baten erreplika zehatza aurkeztu berri dute.  

IGMEk, Geologia eta Meatzaritza Institutuak, egin du erreplika, Eleuterio Baeza Museo Geomineroko (IGME) kontserbatzailearen zuzendaritzapean, eta EHUko Arte Ederretako ikasle talde baten laguntzarekin. Lan zorrotza egin ostean, iknofosilaren erreplika zehatza lortu da. Ia ez dago alderik ale originalaren eta kopiaren artean, bolumena, kolorea, eta testura berdin-berdinak dira.

Erreplika egitearen arrazoiak bi izan dira batik bat. Batetik, iknofosila dagoen lekua ingurune-faktoreekiko oso sentikorra da eta, bestetik, haitzetatik kalterik eragin gabe ateratzeko ezintasuna. Hala, ale originala bere jatorrizko lekuan uztea lortu da, inguru fisikoa aldatu gabe. 

Hurrengo bideoan ikus dezakezu prozesu osoa:

 

 

BIDEOA | Nola egin da iknofosilaren erreplika?