Ate irekiak Nautilus Ikerketa eta Didaktika Gelara

2021-06-01

Ekainaren 2an, asteazkena, arratsaldez eta ekainaren 4an, ostirala, goizez.  

Europako Geoparkeen Asteko egitaraua osatzeko, berriki inauguratu den Mutrikuko Nautilus Ikerketa eta Didaktika Gelaren  ate irekien jardunaldiak egingo dira Geoparkeko ondare paleontologikoa herritarrei hurbiltzeko.

Bertan, Jesus Maria Narvaez bildumagileak eta haren emazte eta kolaboratzaile Esperanza Azkarragak, Mutrikuko Flysch Beltzaren labarretatik ateratako 150 ammonite erraldoien bilduma gordetzen da.

Nautilus gelaren sarrera irekia izango da ekainaren 2an, asteazkena, arratsaldez, eta ekainaren 4an, ostirala, goizez. Egoera dela eta, izen-ematea beharrezkoa izango da Mutrikuko Udalaren web orrialdean bisitaren ordutegiak eta taldeak antolatzeko.

Ate irekiak Nautilus Ikerketa eta Didaktika Gelara