Aste Santuan Euskal Kostaldeko Geoparkeaz gozatzeko hamaika aukera

2015-03-30

Aste Santuan eta Pazko Astean Geoparkeak nabarmen handituko du bisita gidatuen eskaintza eta ordutegi gehiago eskainiko dira, bisitarien eskariari erantzun egokia eman nahian. 

 

Euskal Kostaldeko Geoparkeak dena prest du bisitariak eta turistak hartzeko. Pasa den martxoaren 6an eman zion hasiera aurtengo denboraldi berriari eta datozen egunetan, Aste Santuan eta Pazko Astean, eskaintza nabarmen handituko du.

Apirilaren 2tik 12ra egunero publiko zabalari zuzendutako era guztietako jarduera erakargarriak eskainiko ditu Geoparkeak, Deba, Mutriku eta Zumaiako ondare geologikoa, kulturala eta naturala ezagutzera eman eta zabaltzeko asmoz. Guztira, 33 jarduera edo bisita gidatu antolatu dira. Ikusi egutegi osoa

Bisita gidatuen gaineko informazioa geoparkea.com webgunean kontsulta daiteke, baita Mutriku, Deba eta Zumaiako Turismo Bulegoetan ere. Halaber, bisita gidatuetarako erreserbak online egin daitezke, webgunearen bitartez.

Turismo bulegoetako ordutegia

Geoparkeko hiru turismo bulegoetako ordutegia datozen egunetan honakoa izango da:

ZUMAIA:

  • Apirilak 2-5 (ostegunetik igandera, biak barne); 10:00-14:00 eta 16:00-19:00
  • Apirilak 6 (pazko astelehena): 10:00-14:00
  • Apirilak 7- 11 (asteartetik larunbatera, biak barne); 10:00-14:00 eta 16:00-19:00
  • Apirilak 12 (igandea): 10:00-14:00

 

MUTRIKU:

  • Apirilak 2-5 (ostegunetik igandera, biak barne); 10:00-14:00 eta 16:00-19:00
  • Apirilak 6-9 (astelehenetik ostegunera): 10:00-14:00
  • Apirilak 10- 11 (ostirala eta larunbata); 11:00-13:00 eta 16:00-18:00
  • Apirilak 12 (igandea): 10:00-14:00

 

DEBA:

  • Astelehenetik ostiralera eta igande eta jaiegunetan: 10:00 - 14:00
  • Larunbatetan: 10:00 - 14:00 eta 17:00 - 19:00

 

 

Aste Santuan Euskal Kostaldeko Geoparkeaz gozatzeko hamaika aukera