Amaitu da Europako Geoparkeen Aste arrakastatsua

2024-05-27

Jende andana bildu da Euskal Kostaldeko Geoparkeak maiatzaren 18tik 26ra antolatutako ekimenetan

Europako Geoparkeen 15. Astea amaierara helduta, aho-zapore gozoarekin geratu dira antolatzaile zein parte-hartzaileak. Deban, Mutrikun eta Zumaian egin diren ikastaro, hitzaldi eta abarretan talde mardulak bildu dira eta, eguraldia lagun, aurreikusitako ekitaldi guztiak egoki burutu dira. 

Biodibertsitatea izan da aurtengo programazioaren ardatz nagusia. Azpimarratzeko ekitaldien artean, 'El Hombre y la Tierra' telebista saioaren urtemugaren harira egindako Geotalks saio berezia, baita Geoparkearen biodibertsitateari buruzko liburuaren aurkezpena, Geoparkeko  Bira ibilbide berriaren jendaurreko abiada, eta itsaslabarretako flora ezagutzeko Biotop landa-irteera. 

Geoparkeak Mkroipuin Lehiaketa antolatu du estreinakoz eta lehenengo edizio honetako irabazlea Josune Herrarte Bergaretxe izan da. Zorionak!

Eskerrik asko aurtengo Europako Geoparkeen Astean parte hartu duzuen guztioi eta egitaraua osatzen lagundu duten herritar zein erakundeei. Datorren urtean itzuliko gara!

Ikus argazki galeria

Amaitu da Europako Geoparkeen Aste arrakastatsua