Alojamendu eta turismo bulegoetako langileei zuzendutako formazio saioa

2015-03-02

Euskal Kostaldeko Geoparkean dugun ondare eta turismo-baliabideen ezagutzan sakontzea izan du helburu formazio saioak.  

Gaur goizean Geoparkeko hainbat alojamendu eta Turismo Bulegoetako langileei zuzendutako goiz osoko formazio saio trinkoa burutu da Deban, promoziorako lagungarri izateko xedearekin. 30 bat lagunek hartu dute parte Geoparkeko turismo-baliabide garrantzitsuenen ezagutzan sakontzeko helburuz antolatu den saioan.

Besteak beste, paisaiari buruzko zein interesgune geologikoen gaineko informazioa eman zaie parte hartzaileei, baliabide ezberdinen berri emanez, hala nola, irteera gidatuak, behatokien ibilbidea, mendi ibilbideak eta museo eta interpretazio zentroak.

Era berean, interpretaziorako materiala ere erakutsi zaie: eskuorriak, liburuak, argitalpenak... Eta Geoparkeak dituen komunikaziorako kanal desberdinak ere izan dituzte hizpide, webgunea edota sare sozialak.

Alojamendu eta turismo bulegoetako langileei zuzendutako formazio saioa