64 departamentuko turismo arloko eragileen bisita jaso du Geoparkeak

2017-05-16

Gaur, hilak 16, 64 departamentuko eta CPIEko eragile turistikoek osatutako ordezkaritza baten bisita jaso du Geoparkeak; bertako geoturismo eskaintza ezagutu nahi izan dute. 

Geoparkeko gerenteak, Leire Barriusok, eta Debako eta Mutrikuko turismo teknikariek, Jasone Galdonak eta Marta Amonarrizek, gaur goizean Deban harrera egin diete turismo arloan diharduten 64 departamentuko eta CPIEko ordezkariei. 15 laguneko talde bat etorri da, Geoparkeko geoturismo eskaintza eta eskaintza turistikoa gastronomiarekin nola lotzen den ezagutu nahian. Gastronomiarekin lotuta, Basquetourreko Iker Urzelaik Euskadi Gastronomika egitasmoa aurkeztu die.

Taldeak bertako produktuak dastatzeko aukera izan du, eta odnoren Zumaiara abiatu dira, itsasontziz ibilaldia egiteko.

64 departamentuko turismo arloko eragileen bisita jaso du Geoparkeak