25 lagun bildu ziren atzo hegaztiak behatzen ikasteko Geoparkeak antolatu zuen irteera gidatuan

2020-02-10

Zumaiko Turismo Bulegoan elkartu eta Basadizarra ingurura gerturatu ziren irteeran parte hartu zuten 25 lagunek. 

Hasieran hegaztiak ikusteko aholkuak eta oinarrizko informazioa eman zituen Gonzalo Torrek, Geoparkeko Ingurumeneko arduradunak. Beharrezkoak diren prismatikoak eta hegaztiak behatzeko toki eta ordu egokienei buruz aritu zen besteak beste.

Liburuxka bat ere banatu zen etorritako lagunen artean. Bertan, txori mota bakoitzaren ezaugarriak, hegaztiak behatzen hasteko erreparatu beharreko aholkuak eta  informazio gehiago azaltzen da.

  

 

Hiru ordu iraun zituen irteerak eta Basadizarra inguruan ibili ginen, itsasbehera eta argi egokia zeuden hezegunea ezagutzeko. Atzoko eguraldi haizetsuak lagundu ez zuen arren, hegazti desberdinak ikusteko aukera izan genuen irteeran. Hala nola, koartzak, ubarroiak, kaioak, miru gorriak edota belatz handia. 

Geoparkeko hezeguneen balio naturala ezagutaraztea eta naturagune hauek duten garrantziaz jabetzea zuen helburu ekimenak. Bestalde, irteeran kostaldeko hezeguneak ezagutzeko eta hegaztiak behatzeko oinarrizko formazioa eman zen. Hegaztiak non ikusten diren, hauek ondo ikusteko beharrezko tresnak, identifikatzeko moduak edo behaketa erregistratzeko erak azaldu ziren, besteak beste. 

25 lagun bildu ziren atzo hegaztiak behatzen ikasteko Geoparkeak antolatu zuen irteera gidatuan