2022-05-30
32 zaku bete ziren guztira, eta horiek helikoptero bidez atera zituzten ondoren.
Europako Geoparkeen Astearen baitan, atzo igandea, hilak 29, labarretan pilatutako hondakinak eta plastikoak biltzeko garbiketa egin zen boluntarioekin Deba-Zumaia Biotopoan, Elorriaga inguruko labarretan. Herritarrak ingurune honek duen ingurumen balioaz jabetzea eta kontzientziazio lan horretan auzolanaren bitartez partaide aktibo bihurtzea izan zuen helburu ekimenak.
Mendebaldetik zein ekialdetik joan ziren bilketa honetan parte hartu zuten boluntarioak Elorriagara. 32 zaku bete ziren guztira, eta horiek helikoptero bidez atera zituzten ondoren. Auzolanean parte hartu zuten, Geoparkearen ondoan, Gipuzkoako Foru Aldundiko kideek Gipuzkoatik etorritako ehun lagunek.
"Pozgarria izan zen adin guztietako ehundik gora boluntario, elkarrekin, itsasoak gure kostaldera ekarritako hondakin pila jasotzen ikustea, bertako ingurune naturalaren edertasuna zaindu eta mantentzearen alde elkarlanean. Mila esker, bene-benetan!"