2012-02-20
Proiektu berriak bultzatu eta koordinatzeko beharrei aurre egiteko sortzen den lan-postu berri baten aurrean gaude.
Turismo, kultura, Landa edota Tokiko garapena edo antzeko esparruetako kudeaketan eta zuzendaritza proiektuetan esperientzia duen pertsona baten bila gabiltza. Agente desberdinak koordinatuz, proiektu berriak proposatu eta bultzatu beharko ditu, bai arlo pribatuan baita publikoan ere. Hori dela eta, harreman gaitasun handia eta komunikazio dohainak beharko ditu.
Geoparkearen Plan Estrategikoa zabaltzeaz arduratuko da baita erantzunkizun ekonomiko-finantzieroaren kudeaketaz ere.
Goi mailako ikasketak edukitzea edota goian aipaturiko esparruetan hiru urteko esperientzia izatea beharrezkoa da, baita ingelesa eta esukara menperatzea ere. Europa nahiz bertako proiektuetan parte hartuko du, beraz, bidaiatzeko prest egon beharko du.
Informazio gehiago hemen