2015-06-01
Geoparkeak ere parte hartuko du ekimenean: asteazkenean, hilak 3, 19:00etan, Alondegian, ‘Industrigintza hastapenak Geoparkean: zementugintza Zumaian’ bideoaren aurkezpena egingo da. Bertan hartuko dute parte ZIIZ proiektuko kide Pedro Etxabek eta Geoparkeko gerente Leire Barriusok.
Hona hemen aurtengo Slow Astearen egitaraua:
Maiatzaren 25etik 31ra
“Zumaian, bertako hitzak” hitz bilketa egingo da, Zumaian bakarrik erabili ohi diren hitz edo esamoldeak jasotzeko. Parte-hartzaileen artean “bi Slow, bertako menu” eta “hamar Slow, bertako pintxo” zozkatuko dira ekainaren 3ko aurkezpenaren ondoren.
Astean zehar “Zumaian, bertako Dendak” kanpainaren barruan Merkatari Elkarteko txartelarekin ordainduz ezusteko sariak emango dira Merkatari Elkartean dauden dendetan.
Ekainak 1, astelehena
17:30ean Kantauri plazan “Zumaian zer dugu?” jokoa, Ludotekaren eskutik.
Ekainak 2, asteartea
10:30ean Herri Eskolan eta Maria eta Jose Ikastetxean “Zumaian, bertako gosaria” ekimena, eskualdeko ekoizleen eta Urkomeren eskutik.
Ekainak 3, asteazkena
17:00etan Forondan “Zumaian, bertako ekoizleak” ekoizle eta ostalarien arteko topaketa, “Urola Gustagarri” ekimenaren eskutik.
19:00etan “Zumaian, bertako ondarea”: Alondegian “Industrigintzaren hastapenak Geoparkean: Zementugintza Zumaian” bideoaren aurkezpena, ZIIZ proiektuko kide Pedro Etxabe eta Geoparkeko gerentea Leire Barriuso. “Zumaian, bertako hitzak” hitz bilketako parte-hartzaileen arteko zozketa.
19:30ean “Itsaslapur eta merkatarien istorio bat” doako bisita gidatua (euskaraz) Alondegitik hasita, Zumaiako itsas ondarea ezagutzeko. Izen ematea: Turismo Bulegoan.
Ekainak 4, osteguna
18:30etatik aurrera “Zumaian, bertakoa” Pintxo Poteoa eta Kantu Poteoa.
Ekainak 5, ostirala
19:00etan Torre Berrin “Zumaian, bertako basalandare jangarriak” sukaldaritza erakustaldia (elebitan)
Arratsalde-gauean bertako produktuekin egindako Pintxoak, Platerak eta Menuak eskainiko dira Zumaiako hainbat jatetxe eta tabernatan.
Ekainak 6, larunbata
Eguerdian nahiz arratsalde-gauean bertako produktuekin egindako Pintxoak, Platerak eta Menuak eskainiko dira Zumaiako hainbat jatetxe eta tabernatan.
Ekainak 7, igandea
10:00etan “Elikadura Jasangarria” Argazki Rallya Algorri Interpretazio Zentrotik abiatuta. Izen-ematea: Algorri Interpretazio Zentroan.
11:00etan hasita Dantzari Txiki Eguna. 13:00etan dantzarien erakustaldia Eusebio Gurrutxaga plazan.
19:00etan Parrokian Kup abesbatzaren kontzertua